Galaxia digitalen esploradoreak

UEUko ikastaroaren ha 

Eskutik doaz aurreabidea eta berrikuntza. Kazetaritzan berritzeak esanahi ezberdinak ditu: gai berriak ekartzea, gaiei era berriekin heltzea eta bide digitalak esploratzea.

'Kazetaritza digitalerako tresnak' ikastaroak esplorazio horretan laguntzeko asmoz antolatu da, eta pozgarria da oso 18 laguneko talde bat osatu izana jakin-min horrek bultzatuta. 

Kazetaritza digitalaren oinarriak laburtzekotan, hona hemen ideia pare bat.

aukera berriak

Lan ezberdinak egiteko aukera. Ikuspegi berriak ikustarazteko aukera. Komunikazio bisualagoa garatzeko aukera,....

talde lana

Kazetaritza, gero eta gehiago talde lana da. Are gehiago kazetaritza digitala. Trebetasun ezberdinak uztartuz aurre egiten zaie hobekien konplexutasunei, trebeziak batuz lortzen dira lan bikainak. 

Kazetari sena, informazioaren lanketa, datu azterketa, diseinua, garapena... elkarlanean jartzea lortuz gero emaitza ikusgarriak espero daitezke.