Kazetaritza Digitala

Tresna berrien erabilpena

Jarraian, mundu honetara hurbiltzeko zertzelada batzuk eskaini nahi dira. Lehen zatian kazetarientzat erabilterrazak diren tresnak aipatuko dira, azkar informatzeko beharrari ongi erantzuten dutenak. Bigarren eta hirugarren zatietan, berriz, tresna konplexuagoak, baina interesgarriak eta ezagutu beharrekoak. Hauetako batzuekin ere lan errazak ere egin daitezke (mapagintzan, esate baterako).

Pello Urzelai, 2015/07/14

1. Datu sinpleetarako

Datuz inguraturik bizi gara. Datuak albiste dira askotan. Hauetako asko erraz irudikatu daitezke, eta irudikatzen direnean hobeto ulertzen da informazioa.

Greziako erreferendumaren emaitza, TTIPi buruzko bozketaren emaitza, langabeziaren datuak, kotxe salmenta, atxiloketen kopuruaren bilakaera… hamaika gai grafiko bihur daiteke, eta horrela erraztu ulermena eta arreta piztu.

Hedabideek Twitter-en dituzten kontuen denbora lerroan ohikoak dira grafikoak, gero eta gehiago. Amu ona dira irakurlearen arreta bereganatzeko.

Hona hemen bi tresna interesgarri:

1) Datawrapper

Datu estadistikoak

2. Datu konplexuetarako

Datuak konplexuak direnean, adierazle ezberdinak uztartzen direnean, geruzak pilatzen direnean, tresna konplexuagoak behar izaten dira. Tresna hauek erabiltzeko adituak egoten dira.

Hedabideen munduan, bereziki ezaguna da Tableau.

Grafiko mota ezberdinak eskaintzen ditu: barrak, zutabeak, lineak, tartak, donutsak, tablak,… Grafikoak diseinu aldetik nahiko sinpleak dira, baina eraginkorrak.

Abantaila nagusia datuak igotzeko modua da: kalkulu orri batetik kopiatu eta itsatsi.

Horrez gain, grafikoen neurriak moldagarriak dira.

Egun hauetako adibide bat: