Giza tresna digitalak


#kazetaritzadigitala

Teknologia digitalaren iraultzak mundu berria zabaldu dio kazetaritzari. 2015ean erronka berriei heldu beste aukerarik ez dago. Kazetari jardunerako tresna berriak egunero ari dira sortzen.

UEUko ikastaroan ikusteko aukera izan dugun bezala, kazetaria tresna da eta era berean baditu hamaika tresna eskura bere jardunerako.

Berehalako kontakizunerako honako tresna hauek probatu ditugu eta twitter bidez sareratu dugu egindakoa:

- Periscope

- Meerkat

Datu kazetaritzarako interesgarri iruditu zaizkigu beste hauek:

- Datawrapper

Andoni Urzelai irakasleak Berriaro blogean batu ditu tresna horien gaineko adibideak eta azalpenak.

Ikastaroko gainerako ikasleek ere azaldu dute bi egun hauetan zer egin dugun. Periscope erabiliz jaso ditugu beraien hitzak.


Tresnak bakarrik izan daitezke tresna baldin eta atzetik pertsonak baldin badaude.